2013(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

MUSIKAREN ERAGINA


Zein da musikaren eragina? Musikak balore unibertsalak ditu, pertsona guztiei eragiten dietenak. Adituek diotenez, musikak eragin izugarria du organismoko biokimikan, baina ez dugu ahaztu behar efektuetako asko, neurri handi batean, musikaren elementu ezberdinen erlazioaren ondorio direla. Hala nola, melodia, harmonia, erritmoa, altuera, tinbrea eta intentsitatea.
  • Tinbre edo tonu koloreak, maila emozionalean du eragina eta horrexegatik egin izan ohi da emozioetan eragin duten instrumentu musikal bakoitzaren tinbrearen araberako sailkapen bat. Adibidez, haizezko instrumentuak bultza egiten dute, metalezkoak kitzikatu, sokazkoek lasaitu...
  • Harmoniek egonezina edo barne-herstura sortzen dute disonanteak direnean eta bake eta oreka kontsonanteak direnean.
  • Frekuentzia edo altuerari dagokionean, egoera animikoarekin lotuta dagoela dirudi. Hori horrela izanda, musika-terapeutak paziente bakoitzaren nortasun musikala aurkitu behar du musika egokia aukeratzeko.

2013(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

MUSIKA HAUR HEZKUNTZAN

Musikoterapia
Ziur ezaguna egiten zaizuela hitz hau, baina ba al dakizue zehazki zer den eta zertan oinarritzen den?

Musikoterapia, melodia ezberdinek gure gorputzean sortzen dituzten sentsatzioez baliatuz, musikaren bidez osasun arazoak saihesteko erabiltzen den teknika terapeutikoa da.

Ideia nagusia gaixotasun ezberdinen sorrera gure garunean ematen dela onartzea da. Garunetik kinada jakin bat bidaltzen da, ondoren, hau gaixotasunaren sortzailea izanik. Horrela, musikoterapiak, melodia ezberdinen bitartez, gaixotasunak sortzen dituzten kinadak erlaxatzen dituzten beste batzuk sortu eta bidaltzea du helburu.

Terapia honen erabilera aintzinetik ezaguna den arren, aurreko mendeko 40. hamarkadan izan zen medikuntza suspertzailea bezala erabiltzen hasi zenean, efektu fisiologiko, afektibo eta mentalekin pertsonen oreka psikofisikoa lortzen laguntzen zuela. Gaur egun terapia hau nerbio sisteman gorabeherak dituzten pertsonei, alkoholikoei, drogekin arazoak dituztenei eta buruaz beste ez egiteko terapia behar dutenei aplikatzen zaie. Esan ohi da musikoterapia bihotzarentzako eta birikentzako mesedegarria dela gainera.


Gainera esaten dutenaren arabera haurrentzat ere oso lagungarria da. Hona hemen horri buruz aurkitu dudan orrialde bat:
http://www.todopapas.com/bebe/estimulacion/musicoterapia-para-bebes-y-ninos-151